Skip to main content

Gorputza osotasunean zaindu

Ondo ibiliz gero, bizitza osasuntsuago baterantz eramango zaituen oreka aurkituko duzu.
Amets Otaegi Lopez Ordizia Podología y Posturología

Amets Otaegi Lopetegi

Ilusio eta dedikazio handiz sortutako proiektua da nirea. Podologo gisa, nire laneko filosofia gorputza modu integralean ulertzean oinarritzen da. Benetan uste dut oinen ongizatea organismoaren osasun orokorrari loturik dagoela.

Nire helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, osasun integrala eta iraunkorra sustatzen duen tratamendu holistikoa eskainiz.

Podologia eta posturologia

Urrats bakoitza garrantzitsua da

Gaztetatik konturatu naiz pertsona bakoitzak ibiltzeko modu bat duela: oinak barrurantz sartuaz, bizkarra okertuaz, aurpegia inklinatuta... Horrek bultzatu ninduen podologo eta posturologo izatera.

Gaur egun zorionekoa naiz benetan maite dudan zerbaitetan lan egiten dudalako.

Podologia

Podologia medikuntzaren adar bat da, oinetan eta orkatiletan eragina duten gaixotasunak aztertzen, diagnostikatzen eta tratatzen dituena.

Posturologia

Posturologia giza gorputzaren postura eta orekan oinarritzen da. Gure posturan eragina izan dezaketen faktoreak aztertzen eta tratatzen dituen diziplina da.